Quasar Elite
  • Quasar Elite
  • Quasar Cafe
  • Quasar Space
  • Quasar Science
  • Quasar Ball
  • Quasar Wall
  • Quasar Sport
  • Quasar Outdoor
  • Quasar Cinema
  • Quasar Adventure

 

Quasar Kafe

Quasar Elite gune guztiek daukate oso kafetegi berezia. Inguru futurista batez girotuta eta gure hornitzaileen aukeraketa bereziaz, gune egokia bilakatzen dute lagun artean egoteko jokuaren ostean, azken kirol ekitaldien berri duzula bertan dauden pantaileei esker.

Freskagarri eta edarien markarik ezagunenak ditugu hala nola, ogitartetxoak, entsaladak, tapak eta mota guztietako arrazioak, preziorik onenean.

Diseinu eta argiztapen ikusgarri bati esker, Quasar Kafea ordutegira eta dauden bezeroeri egokitzen da. Goizeko ordutegiari dagokinez, Quasar Kafea argiz betetzen da gure bezeroei gozariak ematerako orduan. Arratsasdez, urtebetetzeak ospatzen direla, haurren gurasoak eta laguntzaileak ez dira zertaz arduratu beharko, leku aproposa izango baita, begiraleek haurretaz arduratzen diren bitartean.

Iluntze orduan, argiztapenak eta gaueko giro nagusi da Quasar Kafea, taberna-musikala bilkatzen baita, bezero gazte edo helduentzat. Giro honetaz goza dezakete gunearen itxiera arte.

Ekitaldietarako Aretoa

Quasar Eliten, badaukagu ekitaldietarako areto berezi bat, non egin ospakizunak, beharrezko intimitatearekin. Aretoa orduka alokatu daiteke eta gure zerbitzu guztietaz goza dezakezu. Animazioa eta joku interartiboak txikienen urtebetetzeentzako gure begiraleen eskutik, non umeak eta bere laguntxoak ospakizun berezi honetaz disfruta dezaketen, bela eta guztiz.

Bestetik, jaiak, ezkonberrien despedidak, lagun arteko bilerak... Quasar Eliten zure neurriko jaiak antola dezakegu. Bakarrik esan behar diguzu zer behar duzun, catering-a edo kontzertuak, gure ekitaldien aretoa edozein motatako ospakizunetarako prestaturik dago eta.

Enpresa mailako bileretarako ere, mota guztietako ikus-entzuteko tresnak dauzkagu. Proiektoreak, pantaila handiak eta soinu onenak, argiztapen egokiaz gain, bilakatzen dute gure aretoa leku egokia enpresa bilerak egiteko, produktuen aurkezpeneratako, kongresoak edota bussines games-etarako. Langileak, bazkideak edota bezeroak motibatzeko era egokia izan daiteke taldeka egiten diren joku interaktiboak.

Quasar Elite Spain        C/Carpinteros 8 1ªA 28670 Villaviciosa de Odón Madrid   Tel:   Fax:
Inscrita en el registro mercantil de Madrid, Tomo 21.095, Libro 0, Folio 86, Sección 8, Hoja M-374430, Inscripción 1º C.I.F: B-84237932